Mandarin (funtzionarioa)

Qing dinastiako mandarina.

Mandarina (txineraz: 官, guān; kantoneraz: gūn; vietnameraz: quan) Txinatar Inperioan gobernuaren funtzionario bat zen. Izena Txinako iparraldean mintzatzen den eta txineraren dialekto nagusia den mandarinera izendatzeko ere erabiltzen da, Ming eta Qing dinastietan hizkuntza ofiziala baitzen.

Mendebaldean mandarin izena txinatar gizon jakitun eta ikasiari lotzen zaio, alegia, bere funtzionario lana betetzeaz gain olerkigintza eta literatura lnadu eta konfuzionismoaren irakaspenetan sakontzen buru-belarri dabilenari.


Developed by StudentB